2008/04/21

ROCK-KLIK

Izenburua: Rock-klik
Idazlea: Igor Kotx


Azken hogei urteotan kontzertuz kontzertu egin dituen milaka argazkietatik berrehun bat aukeratu ditu Jon Urbe «Ikor Kotx»ek, eta «Rock-Klik» liburu ederrean plazaratu ditu. Hor dira Euskal Herriko talde handiak eta ez hain handiak: Negu Gorriak, Barricada, La Polla, RIP, Hertzainak, Delirium Tremens, BAP, Deabruak Teilatuetan, Dut, Tijuana In Blue, Kojon Prieto y los Huajalotes...baita inoiz gurean aritu diren kanpoko batzuk ere: B.B. King, The Cramps, Lenny Kravitz, Rosendo, Bryan Adams...

Koloreetako eta zuri-beltzeko argazkiak bildu ditu guztira Igor Kotx-ek, edizio zaindu batean. "Garai bateko giroa islatzen da" egilearen esanetan.

No hay comentarios: